Live
«Lehen segundutik hasita, abesti berri honen sarrera, estribillo, solo eta bestelakoek jarriko dute egungo Latzen bere lekuan. Metala. Euskal Herrian inon gutxitan bezala lantzen den metala. Horrekin joan ziren, eta horretara datoz. Hau, orduan izan zen Latzen bait da, baina hemendik aurrera izango dena ere bai! Ez utzi denborari ihes egiten, Memento Mori! Latzen!!». Hitz hauekin aurkeztu dute Latzen oñatiarrek lan berria.
Joan den uztailean, Hatortxu Rocken azken ekitaldian itzuli zen eszenatokietara taldea. 1993an sortu zen taldea. 1999an lehen atseden bat hartu zuten eta 2007an ‘Infernuko Ateetan Tour’ agur bira iragarri zuten. 2008an igo ziren azkenekoz oholtzara.
Entzuleen arreta eskuratu zuten hasieratik oñatiarrek. Heavy metal doinu indartsuen artean balada bat egin zen arrakastatsua, ‘Laztana’. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu zuten.
‘Kontzientzia ala infernua’ izan zen haren lehen estudio-diskoa. ‘Ardi larruz’ bigarrena.
Laukotea izaten jarraitzen du Latzenek, baina aldaketa batekin datoz. Aitor Uriarte (ahotsa, gitarra), Joxemari Azpitarte (baxua, ahotsak) eta Gorka Lazkanorekin (bateria) batera Yerko Ortiz da taldekide berria Iker Martinez de Zuazo gitarristaren ordez.
Isilik geratzeko ez direla jaio erakutsi du beste behin Raimundo El Canastero taldeak

Metalezko harrotasuna

‘Galdu baino lehen’ EP berria kaleratu du Nøgen taldeak
Cobra taldearen ‘Hontzaren hegaldia’ primizian entzuteko aukera NAIZen
