Live

Xabi Aburruzaga trikitilari bizkaitarrak ‘BASK’ disko berria aurkeztu du, bi urtean egindako etenaldiaren ostetik sortua. Diskoak bi urteko bizipen, hausnarketa eta etengabeko ikaskuntzaren emaitza diren konposizio berriak biltzen ditu, trikitilariak azaldu duenez, eta sortze-prozesu honen erritmo berean jaiotako piezak dira, «trikitixaren eta gure sustraiek markatzen duten tradizio biziaren taupadatik edaten dutenak».
Aburruzagaren zazpigarren diskoa da ‘BASK‘, trikitilariaren ustetan, bere ibilbideko «lanik osatuena eta landuena», eta izenak ‘Bask’ eta ‘Basque’ hitzak lotzen dituela azaldu du: «‘BASK’ izenak berak adierazten du lanaren funtsa: ingelesez ‘gozatu’ esan nahi du, eta sortzearen jolasarekin, tradizioan zerbait berria aurkitzearen emozioarekin eta bide berriak marrazteko grinarekin lotuta dago. Halaber, Basque hitzarekin duen hurbiltasun fonetikoak gure nortasunarekiko lotura azpimarratzen du. Diskoa bi munduren arteko zubia izatera iritsi da –eusten diona eta aurrera bultzatzen duena–, eta sorkuntza berri bat da, sentitzeko, arnasa hartzeko eta gozatzeko gune bat proposatzen duena».
Hamahiru konposizio berrik osatzen dute, horietatik zazpi instrumentalak, bi urteko inspirazio, bizipen eta bilakaeraren emaitza. Prozesuan Kalakan, Mikel Markez, Xabier Zeberio, Jose Urrejola, Xabier Diaz eta Thaïs Morell bezalako artistek parte hartu dute, eta letrak Iñaki Aurrekoetxearekin eta Xabier Payarekin landu dira. Diskoa Trikileku estudioan ekoiztua eta grabatua izan da, Unai Mimenzaren gidaritzapean. Masterizazioa Berlinen egin da, Mike Grinser-en eskutik, eta diseinua Josu Torrealdayk sortu du.
Bukatzeko, Aburruzagak eskerrak eman nahi izan dizkie sortze-bidean lagun izan dituen guztiei: «Eskerrik asko bide honetan laguntzeagatik».

Los irlandeses Huartan, entre los ‘artivistas’ internacionales de Mugarik Gabe

‘Aio!’ esango du Delirium Tremens taldeak azaroaren 29an Bilboko Santana 27 aretoan

Muere a los 81 años Jimmy Cliff, una de las grandes figuras del reggae
«Zibilizazioa bera da barbarierik handiena munduarentzat»

