En directo

Sonorica jaialdiko kontzertua bertan bera uztean, Bulegok mezu hau zabaldu du sare sozialetan: «Bulegok helarazi nahi dituen askatasunaren balioekin zintzoak izatea ezinbestekoa dela uste dugu. Palestinan gertatzen ari dena onartezina da eta, nahiz eta kontraesanez betetako mundu batean bizi garen, kasu honetan gure jarrera argi adieraztea beharrezkoa dela sentitu dugu».

Sonorica jaialdia Superstruct Entertainment enpresaren esku dago; hau, Viña Rock, Sónar, Resurrection Fest, Monegros Desert Festival eta Arenal Sound bezalako 80 bat jaialdiren antolatzailea da. Superstruct KKR inbertsio funts estatubatuarraren jabetzakoa da, eta azken honek, hainbat iturriren arabera, Israelek Palestinan dituen establimenduekin lotura zuzena duten interes ekonomikoak ditu.
Alderdi horri erantzunez, Superstruct-ek ohar ofizial bat zabaldu du, honakoa nabarmenduz: «Ekitaldi eta jaialdietatik lortutako diru-sarrera eta irabazi guztiak gure negozioaren baitan geratzen dira eta mundu osoko gure jaialdien garapenerako erabiltzen dira». Hala ere, azpimarratzekoa da inbertsio funts batek, berez, irabazi ekonomikoak bilatzen dituela eta, horrenbestez, jaialdien errentagarritasuna funtsezkoa dela bere jarduerarako.
Testuinguru horretan, hainbat musika taldek azken asteotan adierazi du ez dutela parte hartuko Superstruct KKR-rekin lotura duten jaialdietan. Adibidez, Ezpalak eta Moura taldeek ez dute Resurrection Festen joko, Fokin Massivek ere ez du Monegros Desert Festivalen joko eta hainbat artista Sonarreko oholtzetatik jaitsi dira, Bulegok Sonorican egingo duen bezala.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

‘Sitsak’, Izaki Gardenak taldearen disko berria

X. edizioko kartela iragarri du 40 Minutu Rockek: Brigade Loco, Merina Gris, Neomak...



