Zuzenean

Larunbat honetan eman diote 2025eko Adarra Saria Antton Valverde musikari donostiarrari. Donostiako Udalaren eta Donostia Kulturaren sari hau jasotzeko, ekitaldia egin dute Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.
Marijose Rekalde eskultoreak egindako orikurra Eneko Goia Donostiako alkatearen eskuetatik jaso ondoren, kontzertua eskaini du antzokiaren oholtzan, Francisco Herrero (biolina), Ivan Carmona (biolontxeloa), Joxan Goikoetxea (akordeoia) eta Txema Garces (kontrabaxua) musikariez lagunduta.
Saria jaso baino egun batzuk lehenago NAIZi eskainitako elkarrizketa batean nabarmendu zuenez, «poz handiz» jaso du aitorpen hau. «Musikan jarraituko dut, sari honek ematen duen bultzadarekin are gehiago», gaineratu zuen.
Larunbat honetako ekitaldian eskainitako kontzertuaz aurreratu zuenez, «autoreak eta kronologia irizpide hartuta aukeratu ditut kantak. Beren kantak aurkeztera etorriko dira Miren Agur Meabe eta Tere Irastortza. Hori asko estimatzen diet».
Adarra Saria Valverderi ematea erabaki duen epaimahaia Odile Kruzeta kazetariak, Edurne Otamendi Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren buruak eta Gorka Iribar Lugaritz Kultur Etxeko zuzendariak osatu dute.

Rozalén y Fernando Velázquez publican una versión del villancico ‘Hator hator’

El rock escocés homenajea al artista norteamericano Dennis Hopper

X. edizioko kartela iragarri du 40 Minutu Rockek: Brigade Loco, Merina Gris, Neomak...
«Lau pistako grabagailu batean genituen ideiak berreskuratu ditugu»


