Zuzenean

Fermin Muguruza Mexiko Hirira itzuliko da abuztuaren 31n Mexikoko hiriburuko Gobernuko Kultura Idazkaritzaren gonbidapen ofiziala jaso ostean. Iraultzaren Monumentuan kontzertu jendetsua eskainiko du. «Horrela, Iruneko musikari eta zinemagilea berriro itzuliko da lotura kultural eta politiko sendoa duen herrialde batera», adierazi dute Mauka Musikagintzatik.
Azken bisitan, bi kontzertu eskaini behar zituenetako lehenean, maiatzaren 30ean Foro Alicia espazio autogestionatuan, Polizia Federala, Guardia Nazionala eta Armada barne hartzen zituen operatibo armatua bertaratu zen, kontzertua bertan behera uztera eta espazioa hustera behartuz. «Neurri hori bere mezu kritikoari eta haren konpromisoaren sozialaren ibilbideari egindako mehatxu moduan interpretatu zen», nabarmendu du Maukak.
Gertakari horrek eztabaida publiko zabala piztu zuen, eta, besteak beste, Mexikoko presidentea den Claudia Sheinbaumek ere adierazpenak egin zituen Muguruzaren aurkako betoa salatuz. Hurrengo egunean, maiatzaren 31n, Muguruzak arazorik gabe eskaini ahal izan zuen bere kontzertua Nezahualcóyotl Hirian 20.000 laguen aurrean.
Mexikoko hitzordu berria Muguruzaren 40. urteurreneko nazioarteko biraren azken txanpan iritsiko da. «Mexiko Hiriko Kultura Idazkaritzaren hitzetan, ‘Iraultzaren Monumentuko kontzertua askatasunaren aldeko dei eta ekintza bat da’. Ospakizun horrekin, Iraultzaren Monumentua musika, erresistentzia kulturala eta mehatxu autoritarioen aurrean askatasunak aldarrikatzeko gune bihurtuko da», esan dute.
Doakoa izango da kontzertua Expresión Libre Contra la Barbarie izeneko ekitaldiaren buruan. Bertan, Tijuana hiriko Tijuana No! taldeak (Muguruzak 1994an ekoitzi zuen), eta Monterreyko Niña Dioz rap abeslariak parte hartuko dute, azken hau LGTBIQ+ eskubideen aldeko ikurretako bat izanik. Kultura Idazkaritzak baieztatu duenez, gutxienez 25.000 pertsonako aforoa espero da.
Euskal Herrian bada irundarra entzun eta ikusteko abagunerik. Gasteizko Txosnetako hitzorduaren ondoren abuztuaren 14an Irunen, bere jaioterrian eskainiko du zuzenekoa. Hain zuzen ere, Mosku auzoan joko du, bere bizitza eta ibilbide pertsonala garatu dituen tokian.
Eta bira amaierari amaiera emanez urriaren 4an Iruñeko Navarra Arenan izango den kontzertuarekin. Sarrerak duela ia urtebetetik agortuta daude.
Erantzun aparta
Muguruzaren egungo birak arrakasta handia izan du Europatik, Latinoamerikatik, Hegoamerikatik eta Asiako hainbat lekutatik igaro ondoren. Bilbon eskainitako bi sold out-etan 16.000 pertsona bildu zituen, Bartzelonako Palau Sant Jordi eta Madrilgo Palacio de los Deportes (Movistar Arena) bete zituen, bi kasuetan 15.000 ikuslerekin, eta Donostiako Anoeta estadioan 30.000 lagun biltzea lortu zuen.
Hamaika urteko etenaren ondoren, euskal artistak berriro hartu du bidea nazioarteko bira baten bidez, 40 urteko ibilbide musikal osoa errepasatuz. «Japoniako Fuji Rock Festival jaialdian parte hartzea izan da azken lorpenetako bat. Izan ere, milaka jarraitzailek gozatu zuten beren ibilbide luzean zehar jaialdi horretan egindako seigarren emanaldiaz», diote Maukatik.

«Bertsolaris y organistas tenemos una práctica en común: la improvisación»

«Iruditzen zait sorkuntza, bizitza bezala, oximoron handi bat dela»

«Hay un florecimiento en los laterales del mundo de la música clásica»

«Bach consideraba a su tío segundo, Johann Christoph, el mejor de la familia»
