Zuzenean
Joan den irailaren 20an egindako grabaketa da ‘Galdu baino lehen’. Lau abestiz osatu du Nøgen taldeak, betidanik miretsi dituzten taldeen doinuak letra berriz jantzita, euskaraz abestuak.
‘Kantu zahar bat’, ‘Gure lekua(n), ‘Hamaika kanta’ eta ‘Etxerik ez balego’ abestiek osatzen dute lana. Estudioan zuzenean grabatutako lau bideoz lagunduta ikusi dute argia.
Euren burua ezagutzen lagundu zieten abestiak iraganetik ekarriak, Nacho Mur ekoizlearekin batera Mecca estudiora. «Soiltasunak ekartzen duen dotoretasun hurbil» horrekin aurkeztu nahi izan dituzte.
«Hamargarrem urteurrenaren ospakizunari hasiera emateko modu polita da» taldekideen esanetan. Diskoa Donostiako Guardetxean aurkeztuko du taldeak azaroaren 16an, «jendaurrean grabaketan arnasten den gertutasunera hurbilduz».
‘Urteak pasa dira kantuok jotzen genituenetik; ahazturarekin dantzan zebilen batenbat. Nolabait gorde nahi izan ditugu gure motxilan, goazen lekura goazela, nondik gatozen oroitzeko, inoiz Galdu Baino Lehen’, diote.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria

