Zuzenean
‘Giza zarata’ azken diskoaren aurkezpen bira amaierara iristen ari den honetan zabaldu ditu Anari Alberdi musikari azkoitiarrak ‘Txikizio hau dena’ kantu berria eta honen bideoklipa. Bertan, Anari ageri da kantari paisaia industrial batean, gitarra akustikoa lagun, eta Felix Buff ‘Rüdiger’ batzen zaio ostean, bere soinu-paisaiaz kantua aberasteko.
Kantuaren azalpen gisa zabaldu duten oharrean, zaldiaren eta behorraren iruditeriaz dihardute: «Gizateriaren historia behorrari erabat lotua dago. Salbaia etxekoturik, historia aldarazi genuen. Zaldia dago globalizazioaren, merkataritzaren, migrazioaren eta, ondorioz, aldaketa soziologiko handienen jatorrian. Mendeetan, zaldia boterearen, askatasunaren eta edertasunaren ikur izan da. Behorraren trostarekin batera egin dugu aurrera harik eta progresoaren izenean, atzean utzi dugun arte. Huts egin diogu gehien zaindu behar genuenari. Eta orain, zer?», galdegiten dute.
Kantuan lagun izan ditu aipatu Rüdiger, teklatuetan eta gitarra elektrikoan, eta grabazioa eta nahasketak Johannes Buffen eskutik joan dira, Shorebreaker Studios zigilupean.
Ostiral honetan, azaroak 21, Anari bera izango dugu NAIZ Irratian kantuaren letra xehatu eta bira amaieraren ingurukoez aritzeko. Izan ere, azken kontzertua azaroaren 27an dute ematekoa, Bilboko Kafe Antzokian.

«Detrás de cualquier lujo hay un crimen»

El primer festival Aske pone la banda sonora a una Euskal Herria libre

El cantante estadounidense y exmarine Zach Bryan se casa en la Parte Vieja donostiarra

Edinburgoko Hogmanay jaialdiak euskaraz kantari agurtu du urte berria


