Zuzenean

Eztanda festibaleko antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekainaren 5ean eta 6an Urdulizen egitekoa zen musika festibala atzeratu behar izan dute, «antolakuntzatik kanpoko azken orduko arazo tekniko eta administratiboengatik».
Erabakia «penaz beterik» hartu dutela ziurtatu dute, eta zehaztu produkzio guztia, kontratazioak eta azpiegiturak prest zituzten arren, «beharrezko lanak garaiz eta berme guztiekin amaitzeko ziurtasunik ezak» bultzatuta hartu dutela «erabaki zail hau», jaialdiaren segurtasuna eta garapen egokia lehenetsiz.
Helburu berria ere markatu dio antolakuntzak bere buruari: jaialdia uda ostean berrantolatu nahi lukete, Udalarekin elkarlanean eta hasierako «ispiritua eta kartela» mantenduz.
Bi itzulketa epe
Era berean, jakinarazi dute erositako sarrerek data berrirako ere balioko dutela, baina lehen itzulketa epe bat ere irekiko dute, online zein salmenta puntu fisikoetan hala nahi duenak ordaindutako dirua berreskura dezan.
Data berriak eta behin betiko kartela iragartzen dituztenean bigarren itzulketa epe bat irekiko dutela ere aurreratu dute, bertaratu ezingo duten pertsonek edo joan nahi ez dutenek itzulketarako aukera izan dezaten.
Azkenik, eskerrak eman dizkiete egunotan alboan izan dituztenei: «Bihotzez eskerrik asko egun hauetan jasotako babes, ulermen eta maitasunagatik. Laster informazio gehiago emango dugu», jakinarazi dute.

Eztanda jaialdia atzeratu dute, «arazo tekniko eta administratiboengatik»

Hibai Rekondo abeslaria, «herriaren esnatzaileetako» bat, hil da

Euriak errespetatuta, aniztasunaren argazkia Bat-batean jaialdiaren estreinaldian

Doctor Deseo cierra un ciclo de 40 años con un doble vinilo, un cómic y un gran concierto

