Zuzenean

Bistan denez, interes berezia piztu du Natxo de Felipe & Kuarteto Philiperenarekin batera martxan jarritako ‘Abandonatuak’ proiektuak. Musika Hamabostaldiaren barnean, hilaren 20an iragarritako kontzerturako salgai jarri ziren 1.100 sarrerak dagoeneko saldu dira; dena den, beste kontzertu bat martxan dute: hau Bilboko Arriaga antzokian egingo da, urriaren 4an (19.00etan), eta jadanik sarrerak salgai daude (17 eta 30 euroen artean).
Hamaika urte pasa dira Oskorriren azken kontzerturik. Atzean, 45 urteko ibilbidea, 38 disko grabatu eta 500 kantutik gorako uzta utzita. Pasa den udaran txinparta batek dena aldatu zuen, ‘Abandonatuak’ diskoan gauzatu zena. Natxo de Felipe, Xabier de Felipe semearekin eta bere taldearekin batera (Xabier de Felipe, 1. biolina; Przemyslaw Pujanek, 2. biolina; Esther Alba, biola eta Karmele Castillo, biolontxelo), Oskorriren ibilbidean zehar argitaratu gabe gelditu ziren hainbat kantu eder berreskuraturik.
«Arantzazuko kontzertuan lagun piloa elkartuko gara, antzinako Oskorrikideak, argitaratu den diskoko poetak, bertsolariak, betiko gure lagun musikari eta kantariak…», aipatu dute Bapo Bapo argitaletxekoek.

Maneras rockeras de vivir incordiando a embusteros e incautos
«Kanpotik badirudi ez garela oso antzekoak, baina gero ez gaude urrun»

‘Abandonatuak’ aurkeztuko du Natxo de Felipe & Kuarteto Philiperenak Musika Hamabostaldian

Glen Hansard musikariaren heriotzak samina eragin du Irlandako jendartean eta musikagintzan

