Zuzenean

Iragan den astean iragarri zuten Arkada Social eta Des-kontrol taldeek «laster arte» esango zutela ASKE eta 40 Minutu Rock jaialdietako hurrengo edizioetan. Bada, asteazken honetan, ASKE jaialdia bera hasi da abenduaren 26an Atarrabian izango diren taldeak ezagutzera ematen.
Iragarri dutenez, Añube, Sukena eta Tremenda Jauria ere izango dira bigarren edizio honetan. «Alabaina, kartel osoaren lagin bat besterik ez da eta aurrerago emango dira talde eta artista gehiagoren berri», jakinarazi dute.
Gaineratu dutenez, aurreko edizioan bezala, ahalik eta estilo anitzenak bilduko dituen kartela osatzea izan dute xede, baita auzolana sustatzea ere: «Auzolanean eraikiko dugu denon artean Atarrabian lurreratzen den jaialdia. ASKE jaialdiak nazio askatasunaren aldarria musika bitartez hedatzea du ardatz; aske izateko jaioak garenok, aske izan gaitezen musika eta auzolanaren bitartez ere bultza egin nahi dugulako. Bestelako Euskal Herria amesten dugunok, praktikan ere posible dela ikusarazi nahi dugulako», ziurtatu dute antolakuntzatik.
ASKE jaialdirako sarrerak askejaialdia.eus webgunean daude salgai (40 euro), baita 40 Minutu Rockekin batera osatutako bono bikoitza ere (azken hauek 55 eurotan erosi daitezke).

‘Gartxot’: kalez kale euskal kantuak ederragotu dituen abeslariari agurra sareetan

Dolly Parton, la reina del country, murió tras una «breve batalla contra el cáncer»

«Sabemos que no encajamos en vertientes mayoritarias»

Musika elektronikoaren hiriburu bihurtu da Donostia Dantz jaialdiarekin

