Zuzenean
Arratsaldeko 15.00etan zabaldu ditu ateak Santurtzin, Kabiezes auzoan espreski eraiki den karpa batean, EZK Fest 2026 jaialdiak. Ezkerraldean euskara eta euskal kultura sustatzeko, bultzatzeko eta gozatzeko sortutako hitzordu honek, «Euskal herriaren B aldean bada jaialdi bat» duela aldarrikatzen du.
Oholtzaren gainean, Non Servium –Mostoles-eko taldeak ‘La ultima bala’ aurkeztu zuen Santurtzin–, Arene 6, Naxker, Añube, Hazas, Maruxak eta Diskonformes.
Urtez urte, jaialdiak bere lekua egin du, eta gero eta jende gehiagorengana iristea lortu du, Ezkerraldean ez ezik, Euskal Herriko beste txoko batzuetan ere. «Ezkerraldean musika, kultura eta aisialdiaren erreferente bat sortzeko asmoarekin sortu genuen EZK Fest, eta nabaritzen da publiko leiala daukagula. Euskal Herriko beste txoko batzuetatik ere etortzen da jendea», Garazi Alvarez antolatzailearen hitzetan.
‘Bihotzak sutan!’ lelopean burutu da aurtengo edizioa, Santurtzin. «Euskal Herriaren B aldean» euskal kultura sustatzea du xede autogestioan eta komunitatean oinarritutako jaialdi honek. Kultura eta aisialdearekin, Ezkerraldeara Euskal Herri osotik jendea erakartzeko jaio zen.
Eta, larunbatean ikusitakoaren ondoren, lortu dute helburua, eta nola gainera!

Bulegok disko berria iragarri du urtarrilerako ‘Zugatik’ kantuarekin
«Gehiago kuestionatu dut dena erori naizenean gauzak ongi joan direnean baino»

‘Hamaika borroka aurretik’ lemapean ospatuko da 40 Minutu Rock

«El amor es lo único que nos puede salvar de esta situación»














