EZK Fest eta NAIZ elkarren eskutik beste behin
Lehen ediziotik elkarlanerako borondatea izan dute EZK Fest jaialdiak eta NAIZek eta hala izango da beste urtebetez. Igande honetan iragarri dute 2026ko edizioko kartela eta baita Santurtzin izango dela ere. Sarrerak egun gutxi barru jarriko dituzte salgai, baita NAIZen harpidedunen txokoan ere.
Urte batzuk pasa dira dagoeneko eta egonkortu den jaialdia bihurtu da EZK Fest. Bosgarren edizioa izango da honakoa, 2022an jarri baitzuten martxan Ezkerraldea eraldatzeko bidean beren alea jarri nahian. Lehenengo alditik NAIZ ondoan izan du babesa ematen EZK Festek eta aurten ere hala izango da. Gauzak horrela, horri esker NAIZeko harpidedunek izango dute abaintalarik.
Bost hilabete falta dira jaialdiaren egunerako, urriaren 31n izango baita edizio berria, Santurtzin. Hori da iragarri duten lehendabiziko kontua eta bigarrena, berriz, izango diren artisten zerrenda da. Denetariko musika aukerak izango dira aurtengoan ere. Hala nola, Maruxak edo Hazas bezalako proiektuen doinu dantzagarri elektronikoak, Arene 6 eta Diskonformesen punka, Añuberen rocka, Naxkerren pop doinuak edota Non Servium Madrilgo taldearen hardcore punk estiloa. Aniztasun dezente izango da, beraz, 2026ko festibalean.
Laster jarriko dituzte sarrerak saltzeko bidean eta NAIZeko harpidedunen txokoan, harpideek, %20ko deskontuarekin erosteko aukera izango dute. ‘Bihotzak sutan’ dio EZK Festen leloak eta aurtengoan ere ziur horrela izango dela Santurtzin egingo duten edizio berrian.