Zuzenean

«Kaixo lagunak, gu gara Hertzainak». Halaxe abiatzen da Josu Zabalak, Kike Saez de Villaverdek eta Luis Javier Sainz ‘Txanpi’-k zabaldu duten oharra, astearte honetan Donostiako Merkataritza Arloko Epaitegian Elkar-en aurka izandako epaiketaren biharamunean.
Izan ere, Hertzainak taldeko hiru kideok salaketa jarri zuten diskoetxearen aurka, honek taldearen katalogoaren gainean egindako ustiapenak oinarri hartuta. Beraien iritziz, «lortutako irabaziak partekatu gabe, baita ere kontraturik gabe eta baimenik gabe egindako ustiapen digitalean ere» oinarritzen da salaketa judiziala, «aldez aurretik horren berri eman gabe eta diru-sarrera horiek ere» ordaindu gabe egitea leporatzen baitiote Elkar-i.
«Zoritxarrez, bide judizialera jo behar izan dugu gure diskoen salmentei buruzko informazio apur bat lortzeko –jarraitzen du hirukoak zabaldutako ohar laburrean–,1992. urteaz geroztik ez baitugu inolako ordainketarik jaso royalty-engatik».
Horrez gain, astearte honetan izandako epaiketan Elkar diskoetxeak Hertzainak taldearen inguruan izan duen «etika falta aski egiaztatuta» geratu zela ohartarazi dute.
«Guk ahal izan duguna egin dugu gure eskubideak berreskuratzeko, eta orain epaiaren zain, konfiantza dugu justizian», aipatu dute oharraren amaieran.
Elkar argitaletxeak ez du oraino auziaren inguruko adierazpenik egin.

‘Lili bat’, Maddi Oihenart, Olaia Inziarte eta Miren Narbaizaren ahotsean

Euskal Herriko 162 musika taldek Spotify plataformari boikot egitea erabaki dute

Los irlandeses Huartan, entre los ‘artivistas’ internacionales de Mugarik Gabe

‘Aio!’ esango du Delirium Tremens taldeak azaroaren 29an Bilboko Santana 27 aretoan

