Zuzenean

NAIZ

Izarok ‘Arkitektura 2027’ birako lehen hogei datak iragarri ditu

Irunetik pasa ostean hogei hiritatik eramango duen ‘Arkitektura 2027’ bira otsailaren 13an abiatuko du Izarok, Donostiako Kursaalen emango duen kontzertuarekin. Azaroaren 20rako iragarri du momentuz azkena, Bruselan. 

Izaro Andres abeslariak abenduan argitaratuko du disko berria.
Izaro Andres abeslariak abenduan argitaratuko du disko berria. (NAIZ)

Izaro Andres musikariak ‘Arkitektura 2027’ biraren lehen hogei datak iragarri ditu. Donostiako Kursaalen abiatuko du bira otsailaren 13an eta Donibane Lohizune (otsailak 19, Tanka), Iruñea (otsailak 20, Baluarte) eta Bilbotik (otsailak 27, TBA) pasata, Estatu espainolean ibiliko da bira Dublin, Londres, Paris eta Bruselara eraman aurretik. Iragarritako azkeneko data Belgikako hiriburukoa da, azaroaren 20an. 

Aurretik, urtarrilaren 23an saio berezia antolatu du Irungo Ficoban: bertako bi pabilioietan ‘sormen tailer’ bat eskaini zuela aurreratu zuen. Saio hauetarako sarrerak agortuta daude. 

Donostiako Kursaaleko eta Donibane Lohizuneko Tankako kontzertuetarako sarrerak asteazken honetan bertan jarri dira salgai, eta ostiralean 12.00etatik aurrera beste zenbait kontzertutarako sarrerak ere eskuragarri egongo direla iragarri dute, webgune honetan

Izaro otsailean agertu zen David Broncanok gidatzen duen ‘La revuelta’ saioan abenduan disko berria argitaratuko zuela iragartzeko. «Bi bihotzekin» egin duen lehen diskoa izango dela ere esan zuen, une hartan haurdun baitzegoen mallabiarra. Orduan ia zazpi hilabeteko zegoela esan zuen, baita haurra neskatoa dela ere. Diskoa, aldiz, abenduan argitaratzeko asmoa zuela esan zuen.