Jaialdiz-jaialdi aurkeztuko du udaberritik aurrera ‘XX5’ diskoa Kaotiko taldeak
Aire libreko kontzertuekin Viñarock entzutetsuan izango dira eta atzetik etorriko dira Azkena Rock edota Hatortxuren azken edizioa ere.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Hogeitabost urte ospatzen ditu aurten Kaotiko taldeak lehen lana atera zutenetik. Hala, disko bikoitza kaleratu dute bidean sortutako hogeitabost kantu esanguratsu berriz ere grabatuz. Xabi Aldaz MusikHaria saioan izan zen diskoa kaleratu zutenean eta, orain, udaberritik aurrera, aire libreko kontzertuekin hasiko dira, eta hainbat jaialditan kontzertua eskainiko dute. Tartean egongo dira Viñarock, Azkena Rock edota Hatortxu.